Tributu-dokumentu bat da, bitarteko informatikoen bidez formatu elektronikoan sortuta; paperezko fakturaren dokumentu fisikoaren ordezkoa da, eta haren lege-balio berbera du.

Faktura elektronikoak paperezko fakturak dituen datu berberak ditu, eta modu elektronikoan sinatuta dago aitortutako ziurtagiri batean oinarrituta.
Sinadura elektronikoak beharrezkoak diren lege-baldintzak ematen dizkio faktura elektronikoari honako gai hauetan:

Egiazkotasuna: ziurtatzen da faktura sinatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa bera dela.
Segurtasuna: fakturaren edukia ez da aldatu sinatu denetik.

Informatikaren arloan, artxiboak Legeak edozein fakturari exijitzen dion edukia du, jaulkitzailearengandik hartzailearengana bitarteko telematikoen bidez transmititu daitekeena (ordenagailu batetik beste batera), eta egiazkotasuna eta segurtasuna ziurtatzen dituzten ezaugarri batzuk dituena.

Gauza bera esan nahi duten beste esamolde batzuk badaude, hala nola faktura telematikoa edo faktura digitala.

Hau da, faktura elektroniko bat ez da PDF bat, ezta eskaneatutako faktura bat ere; formatu elektroniko egokian sortutako dokumentua da, sinadura elektroniko batek osatuta.