Ez da beharrezkoa faktura jasoko duen Udalak baimenik ematea faktura elektronikoak bidaltzeko.
2015eko urtarrilaren 15etik, administrazio publikoei (estatu, erkidego eta tokikoei) zuzendutako fakturek, 25/2013 Legearen ezarpen-esparruaren barnean daudenek, elektronikoak izan behar dute, eta faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorretan aurkeztu behar dira.

Udal honen kasuan, FACe plataformari atxikitako toki entitate bat denez, faktura elektronikoak bidaltzeko aukera izanen da, honako bi bide hauetako edozein erabiliz:

  •  https://face.gob.es/#/es atariaren bidez, “Bidali zure fakturak” atala erabiliz.
  • Fakturak sortzeko, sinatzeko eta bidaltzeko tresna erabiliz.

http://facturae.animsa.es/crea-tu-factura-electronica.html?request_locale=eu