Zure udalak fakturak sortu, sinatu eta bidaltzeko eskaintzen duen doako tresnarekin abonuko faktura bat sor dezakezu, hain zuzen ere, gainerakoak egiten dituzun modu berean, baina zenbatekoa negatiboan sartuta.

Gomendagarria da idaztea abonua egiten ari den fakturaren zenbakia –edo faktura zuzentzailearena edo ordezkoarena– “Oharrak” atalean; “Lineari beste datu batzuk gehitu” botoian sartuta dago atal hori.

Aipatutako tresna horretaz gainera, badira beste aplikazio batzuk, doakoak, faktura elektronikoak sortu ahal izateko, esate baterako, FACe atariak https://face.gob.es/#/es helbidean eskainitakoa, eta horien bidez abonuko fakturak ere sor daitezke.