Udalak, bere web atarian, hornitzaile guztien esku jartzen du doako tresna bat faktura elektronikoak sortzeko.

http://facturae.animsa.es/crea-tu-factura-electronica.html?request_locale=eu

Onlineko tresna horren bidez, hornitzaileek, faktura elektronikoak sortzeaz gain, modu elektronikoan sinatzeko aukera ere izanen dute, bai eta Udalari zuzenean bidaltzeko ere, bidaltzeko botoia sakatze hutsez.

Tresna horren funtzionamendua ezagutzeko, Udalak bideo tutorial bat eskaintzen du bere webgunean, aipatutako aplikazioa nola erabili zehatz-mehatz azaltzen duena.