Gobernuak berankortasuna sektore publikotik desagerrarazteari begira abiarazi duen erreforma multzo baten barnean kokatzen da faktura elektronikoa bultzatzeari eta Sektore Publikoan fakturen kontabilitate-erregistroa sortzeari buruzko Legea.

Legeak administrazio publikoak behartzen ditu faktura elektronikoa erabiltzera, legean bertan aurreikusitako salbuespen batzuekin. Gainera, “fakturen kontabilitate-erregistro” kontzeptua sartzen du, hornitzaileei ordaintzeko prozedurak arintzen dituena, eta ordaindu gabe dauden fakturak ziurtasunez ezagutzeko aukera ematen du.

Fakturen kontrol informatizatuak eta sistematizatuak berankortasunaren jarraipen zorrotza egiteko aukera ematen du adierazle baten bidez, hau da, ordainketaren batez besteko aldiaren bidez; izan ere, kontabilitate-informazioaren sisteman dauden datuen bidez lor daiteke hori, administrazioen merkataritza-zorraren bolumena ikusarazten baitu. Era berean, gastu publikoaren eta defizitaren kontrol hobea egiteko aukera ematen du.

Ley 25/2013