Faktura elektronikoak behar bezala sortu, sinatu eta bidaltzeko, oinarrizko ekipo informatiko bat besterik ez da behar, baina zuzen konfiguratuta.

Bikain funtzionatzeko moduan egon beharko dute honako hauek guztiek: eragiketa egiteko erabiliko den ordenagailuaren konfigurazioa, oinarrizko softwarea (sistema eragilea, JAVA, drivers, eta abar), ziurtagiri elektronikoa eta interneterako konexioa.

Instalazio informatiko egokia izan ezean, edo behar bezala konfiguratuta ez badago, faktura elektronikoaren jaulkitzaileak zerbitzu informatikoen hornitzailearengana jo beharko du.