Hornitzaileak bi bide ditu FACe formatuko fakturak aurkezteko:

  • Fakturaz faktura” modua

Hornitzaileak, faktura elektronikoa sortuta eta sinatuta, Udalari bidal diezaioke https://face.gob.es/#/es atariaren bidez, “Bidali zure fakturak” aukeraren bitartez.

  • Modu “automatikoa”

Era berean, bidalketa automatikoak eta zaindu gabeak ere egin daitezke, hornitzailearen fakturazio-tresna FACe-ko web zerbitzuen interfazearekin integratuz.

Bigarren modu horretan hornitzaileak garapen informatikoak egin beharko ditu bere sistemak FACe-rekin integratzeko.

Web zerbitzuen integrazioa eta zehaztapena gauzatzeko behar den dokumentazioa honako helbide honetan dago:

http://administracionelectronica.gob.es/es/ctt/face

Era berean, bada laguntza-zerbitzu bat hornitzailearen integrazioari eta probei buruzko edozein kontsulta egiteko, soporteface@red.es 

faq_2

Aurkezteko 2 bideak