Paperezko fakturaren legezko balio eta tributu-ondorio berberak ditu faktura elektronikoak.

Horretarako, hiru baldintza bete behar ditu:

  • Bitarteko elektronikoen bidez sortu behar da.
  • Sinadura elektroniko bat izan behar du, ziurtagiri digital batean oinarriturik.
  • Bitarteko telematikoen bidez bidali behar da (e-mail, web zerbitzu, ftp bidez, atari batetik jaitsiz, eta abar).
  • Baliozko datu-formatua izan behar du.