Udal honentzako faktura elektroniko bat aurkeztu nahi baduzu https://face.gob.es/#/es atariaren bidez, edo http://facturae.animsa.es gure webgunean horretarako prestatu den aplikazioaren bidez, ez da beharrezkoa aurretik alta ematea sisteman. Bakar-bakarrik ziurtagiri elektroniko bat izan behar duzu faktura sinatu eta aurkeztu ahal izateko.

Ordea, zure sistema informatikoak FACerekin integratu nahi badituzu FACek erabilgarri jartzen dituen web services-eko interfazearen bitartez, alta eman beharko diozu, atariaren hornitzaileen altaren atalean, web services-eko komunikazioak sinatzeko erabiliko duzun ziurtagiri elektronikoa. Ikusi honako galdera hau: Nola ematen zaio alta hornitzailearen ziurtagiriari?