Sistemak ez du eskatzen FACe-n faktura aurkeztu nahi duten hornitzaileek edo hirugarren batek aurretik alta eman behar izatea sisteman. Izan ere, face.gob.es atariaren bidez fakturak bidal daitezke, aurretik alta eman gabe, hartzailea den kontabilitate-bulegora.

Nolanahi ere, fakturak modu automatikoan bidaltzeko FACe-k hornitzaileen esku jartzen dituen web services-eko APIen bidez, beharrezkoa da aurretik erregistratzea fakturak bidali behar dituen hornitzailea.

FACe-k web zerbitzuen bidezko komunikazioaren mailan ezartzen duen segurtasunaren ondorioz, sinatu egin behar dira interfaze horren bidez bidaltzen diren mezuak Ogasun eta Herri Administrazioen Ministerioaren @sinadura plataformak aitortutako eta onartutako ziurtagiri baten bitartez; zure ziurtagiria baliozkoa den jakiteko, jo http://valide.redsara.es helbidera. FACek ziurtagiri horiek autokudeaketa egiteko aukera eskaintzen die zuzenean hornitzaileei, face.gob.es atariaren bitartez.

Hornitzaileen atalean, web zerbitzuen bidezko komunikazioei lotutako hornitzaileen ziurtagiriak kudeatu daitezke.

Horrela, honako hauek egin ditzakezu atal horretan:

  • Alta ematea lehen ziurtagiri bati
  • Zure ziurtagiriak kudeatzea

Argibide gehiago nahi izanez gero, jo “FACE – Hornitzaileen ataria” atalera: http://administracionelectronica.gob.es/es/ctt/face/descargas