Fakturak sinatzeko beharrezkoa den ziurtagiri elektronikoak Ogasun eta Herri Administrazioen Ministerioaren @sinadura plataformak aitortutako eta onartutako ziurtagiri bat izan behar du.

Webgune honetan baieztatzen ahal da ziurtagiri bat baliozkoa den edo ez: http://valide.redsara.es

Esate baterako, honako hauek dira baliozkoak diren bi ziurtagiri: Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalarena, doan jaulkitzen dena; eta NAN elektronikoaren barnean dagoen ziurtagiria.

Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiria hemen jaulkitzen da, eta NAN elektronikoa polizia-etxeetan, NAN tradizionalaren ordez.

Zerga Agentziarako baliozkoak diren ziurtagiriak jaulkitzen dituzten entitateen zerrenda osoa ikusteko, jo hona.