Faktura sinatzean programa ez bada guztiz exekutatzen, edo erakusten badu “Modulu ez-aktiboa” dioen mezu bat, edo eramaten bagaitu Java jaisteko orrialde batera, ziur aski ekipoak arazo bat du applet programak exekutatzean (applet programa fakturak sinatzeko erabiltzen da, Java applet forman).

Jarraitu baino lehen, ziurtatu behar da ekipoan applet programak exekutatu daitezkeela. Horretarako, honako helbide honetan sar daiteke: http://www.java.com/es/download/testjava.jsp

Orrialdea behar bezala exekutatzen bada, ekipoan instalatuta dagoen Java bertsioari buruzko informazioa eskainiko du, baita sistemaren beste datu batzuk ere.

Aitzitik, orrialdea ez badabil, orduan applet programen exekuzioa aktibatu beharko da ekipoan. Honako esteka honetan azaltzen dira jarraitu beharreko urratsak: http://www.java.com/es/download/help/enable_browser.xml