Udal honek bere hornitzaile guztien esku jartzen du doako tresna bat faktura elektronikoak sortu, izenpetu eta bidaltzeko.
Oso tresna erabilerraza bada ere, gure webgunean bideo tutorial bat egonen da, egin beharreko urratsak zehatz-mehatz azalduko dituena faktura elektronikoak sortu, izenpetu eta Udalari bidaltzeko.

Tresna hori eskuratzeko, gure webgunean dagoen faktura elektronikoaren atalera sar daiteke, edo, zuzenean, honako esteka honen bidez: http://facturae.animsa.es

Aipatutako tresna horretaz gainera, badira beste aplikazio batzuk, doakoak, faktura elektronikoak sortu ahal izateko, esate baterako, FACe atariak https://face.gob.es/#/es .