Facturae da Sektore Publikoarekin egiten diren kontratuei buruzko 30/2007 Legean ezartzen den faktura-formatua, erabili beharrekoa fakturaren hartzailea administrazio publiko bat denean.

Formatu hori testu-fitxategi bat da, barnean etiketa eta hierarkia bidez normalizatutako egitura bat duena, http://www.facturae.es helbidean deskribatzen dena. Sinatu gabe badago, “.xml” luzapena du, eta sinatuta badago, “.xsig” luzapena erakusten du. Fakturak sinatuta bidali behar direnez, azken luzapen hori duten artxiboak bidali behar dira.

FACTURAE