Fakturazioan, beti egoten da fakturak bidali behar dituen hornitzaile bat, gutxienez jatorrizko faktura gorde behar duena, eta bezero bat, jaso behar dituena, baita bere horretan gorde ere. Horiexek dira zergadun deitzen ditugunak. Arestian aipatutako obligazioak hirugarren baten esku utz daitezke, denak edo batzuk, eta hura zergadunaren izenean arituko da.

Hau da:

  • Hornitzaileak hirugarren baten esku utz dezake fakturen jaulkipena.
  • Hornitzaileak hirugarren baten esku utz dezake fakturak gordetzea, edo gutxienez jatorrizkoak.
  • Fakturen hartzaile den bezeroak ere hirugarren baten esku utz dezake fakturak jasotzea eta horiek gordetzea.

Laburbilduz, fakturazio-prozesu guztia edo haren zati bat hirugarren baten esku utz daiteke. Nolanahi ere, agintarien aurrean zergadunak izanen dira betiere azken erantzuleak, hau da, faktura jaulkitzen duen hornitzailea eta haren hartzaile den bezeroa.